Anne Etchegoyen eta Aizkoa abesbatzaren emanaldia Kultur Leioan

0
215

BBN ERREDAKZIOA

Kultur Leioak Anne Etchegoyen eta Aizkoa abesbatzaren kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, hain zuzen ere, Les voix vasques diskoaren emanaldiarekin datoz Bizkaira.

Anne-EtchegoyenAnne Etchegoyen, Donapaleuko (Nafarroa Beherea) abeslaria, Iparraldeko euskal folklorearen belaunaldi berrien ordezkaria da. Emakume aktiboa, independentea eta karismatikoa, ahots liriko eta gozoa, Baionako Aizkoa gizonezkoen abesbatzarekin batera eta Mikel Laboaren Txoriak txori kantaren bertsioarekin eta herri kanten beste bertsioekin aurrekaririk gabeko arrakasta lortu du Frantzian, non “Les voix Basques” diskoak 60.000 kopia baino gehiago saldu eta Urrezko Disko saria lortu baituen.

Nazioarteko bira arrakastatsuaren ondoren, Kultur Leioara datoz, giro tradizionala, ia erlijiozkoa sortzeko, baina sentsibilitate eta modernotasun kutsuekin, tradizionalki gizonezkoenak izan diren originaltasun handiko ahots nahasketarekin.

Les voix vasques (ahots euskaldunak) emanaldia Kultur Leioako auditoriumean izango da datorren apirilaren 25ean, gaueko 21:00etan. Sarrerak 12€ren truke eskura daitezke.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here