Bilbo izango da 19. Korrikaren ibilbideko azken helmuga

0
210

BBN ERREDAKZIOA

19. Korrikaren ibilbidea prest da dagoeneko eta goiko mapa interaktiboan nabiga daiteke euskararen aldeko lasterketaren 2015eko herrien arteko bideetan. Halaber, Korrikaren webgunean argitaratu duten pdf honetan kontsulta dezakezu minutuz-minutuko ibilbidea zure herritik zein egun eta ordu zehatzetan pasako den ezagutzeko.

Bizkaian amaituko da, 1980an sortu zenez geroztik zazpigarrenez, aurtengo Korrika; Bilbon hain zuzen ere. Igande goizeko 07:23an hartuko dute lekukoa Arangoiti auzotarrek eta bost orduko ibilbidearen ondoren, Arriaga antzokian amaituko da lasterketa eguerdiko 12:30ean hasiko den amaiera ekitaldian. Zein izango da aurtego mezua? Eta nork irakurriko ote du eskuz-esku igaroko den testiguaren barnean ezkutatutakoa?

“Euskahaldun!” lelopean

Edizio bakoitzean lelo baten inguruan antolatu ohi dute lasterketa AEKko sustatzaileek. Aurtengoan euskararen aldeko ahalduntzean jarri nahi dute indarra Euskahaldun! leloarekin: “Euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori”.

Mezua zabaltzeko eta giroa berotzen hasteko sortu duten 19. Korrikaren abestiak Oskorri musika taldearen musika eta Gabriel Aresti poeta bilbotarraren hitzak dituen Sautrela kantua ditu oinarrian. Hauxe Denok Korrikara! abestiaren b ideoklipa:

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here