Busturialdeko gazte langabeei lana bilatzen laguntzeko ikastaroa

0

Lana bilatzea Lana da programaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin, informazio saioak antolatu dira martxorako. Lehenengoa, Gernikako Elai Alai txiki aretoan izango da martxoaren 4ean; bigarrena, berriz, martxoaren 5ean Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Informazio saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira. Jakinarazi dutenaren arabera, eskualdeko herri txikietan ere izango dira programaren aurkezpen saioak; horiei buruzko informazioa laster kaleratuko dutela diote.

Programak Busturialdeko «gazteen enplegua eta ekintzailetza sustatuko ditu trebakuntza eta garapen pertsonalaren bitartez» Bermeoko Udalaren hitzetan. «Gazteen gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira programa honetan, enplegagarritasunerantz doan bidea sistematizatuz eta laguntza tekniko tutorizatu bateri esker».

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera jarriko dute martxan programa Busturialdeko honako udalerriek: Bermeo, Arratzu, Ereño, Errigoiti, Forua, Gernika-Lumo, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta.

Trebakuntza, orientazioa eta jarraipena

Busturialdeko gazte langabeei lana bilatzen laguntzeko asmoz duen programak hiru atal dauzka: trebakuntza, orientazioa eta jarraipena.

Trebakuntza atalean, besteak beste, gaitasun pertsonalak eta profesionalak (lidergoa, talde lana, jendaurrean berba egiteko teknikak, adimen emozionala…), kooperatibagintza, CVaren prestaketa, hautaketa prozesuak (elkarrizketak, talde dinamikak…) edota networking-a landuko dira.

Orientazio atala, bestalde, hiru arlotan banatuta dagoen atal gidatu eta egituratua izango dela aurreratu dute. Hiru atal horiek honakoak dira: norbere burua ezagutzea, proiekzioa eta ekintza plana.

Jarraipen atala, banakako aholkularitzaren etapa izango da. Coaching-a landuko da lan bilaketa prozesua eta motibazioa indartzeko. Ekintza planaren jarraipena egingo da, horrela, aurrerapausoak, zailtasunak, beldurrak, erresistentziak… antzemango dira. Azken atal edo etapa honetan, orientatzailea eta parte-hartzailearen artean antolatuko da lana; bakoitzaren beharrizan eta interesen arabera saioen maiztasuna aldatzeko aukerarekin.

lana-bilatu-bermeo

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here