“Dantza plazetan” ekimenak erromeriaz eta kalejiraz beteko du Bilbo urte osoan

0
181

BBN ERREDAKZIOA

Dantza Plazetan ekimenak pasadan urtarrilaren 31an abiatu zuen bere 2015. urteko egitaraua; Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan ospatuko den erromeria tradizionalarekin, hain zuzen ere. Horiez gain, beste hainbat dantza taldek ere hartuko dute parte urte osoan zehar: Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai – Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai, 1. barrutiko taldeen koordinakundea, Deustuko Folklore Taldea eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra dantza taldeen federazioa.

Halaber, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilboko zazpi dantza talde eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntza aktiboarekin osatutako aurtengo edizioan ere, umeen erromeria ospatuko da; apirilaren 25ean, Indautxuko Felix Serrano ikastetxean. Eta, horrez gain, uztaileko zapatu guztietan Arriagako plazan udako dantzaldiak izango dira (lehen igandean izan ezik, Kalealdiarekin bat datorrelako). Gainera,  ekainaren 13an, Areatzan, Larrain Dantzaz gozatzeko aukera ere egongo da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “azken edizioetan lortutako arrakasta ikusita, Euskal Herriaren nortasun ikurra den dantzaren presentzia finkatu egin da gure Hirian”. Bilbon tradizio gehien duen kultur programetako bat den Dantza Plazetan ekimenaren bidez, garai batean herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua dute.

 

Datozen saioak

Erromeria, emanaldi eta kalejiren Dantza Plazetan 2015eko egutegi osoa hemen kontsulta daiteke edo, baita ere, herritarren informaziorako Bilboko Udalaren 010 telefonora deituta. Hona urte hasierako datak:

URTARRILAK 31, larunbata

– Erromeria Salbatzaile Dantza Taldearekin: 20:00etan, Santiago Plazan

OTSAILAK 7, larunbata

– Erromeria Deustuko Folklore Taldearekin: 20:30ean, San Pedro plazan (Deustua)

OTSAILAK 8, igandea

– Erraldoien kalejira Ondalan Erraldoien Konpartsarekin: 11:30ean, Deustuan

– Erromeria Bihotz Alai taldearekin: 12:00etan San Felizisimon

OTSAILAK 21, larunbata

– Erraldoien kalejira Ondalan Erraldoien Konpartsarekin: 11:30ean, San Inazion

– Kalejira eta umeen dantza emanaldia: 12:00etan, Santutxuko hainbat plazatan

– Erromeria Beti Jai Alai taldearekin: 19:00etan, Aita Donosti Plazan

OTSAILAK 28, larunbata

– Erromeria Salbatzaile Dantza Taldearekin: 20:00etan, Santiago Plazan

– Erromerien, emanaldien eta kalejiren egutegi osoa Bilboko Udaleko web gunean, www.bilbao.net helbidean edo herritarren informaziorako 010 telefonora deituz kontsulta daiteke.

Kartela-DANTZA-PLAZETAN-2015

 

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here