“Emakumeen Martxa” maiatzaren 10ean egingo da

0
131

BBN ERREDAKZIOA

emakumeen-martxaEmakumeak kirol egitera animatu nahi ditu martxak, besteak beste, bizimodu osasuntsua izateko. Jardunaldia, hortaz, osasuna, kirola eta giro ona sustatzeko izango da.  Jardunaldia, hortaz, osasuna, kirola eta giro ona sustatzeko izango da.  Ibilbideak 7,5 kilometro izango ditu, oinez egiteko. Martxan korrika ere parte har daiteke. Parte-hartzaile guztiei elastiko bat oparituko zaie eta bakoitzak bere zenbakia izango du.  Ez dira denborak hartuko, bakoitzak ibilbidean bere erritmoan egingo du-eta, lehiatu barik. Oinez joan daiteke, baita korrika ere, edo gurpil-aulkian zein umeen aulkia bultzatzen edo etxeko animaliarekin. Izen-ematearen prezioa: 9€ solidario.

Emakumeen Martxaren II. edizio honetan etxeko neskatorik gazteenentzat ibilbide txikia egongo da. 200 metroko ibilbidea izango da gazteek korrika egiteko, Emakumeen Martxa handia hasi baino lehentsuago. Honetan parte hartzea doakoa da eta 0 eta 7 urte bitartekoentzat izango da.  Izena ematen duten lehenengo 100 umeek baino ezin izango dute parte hartu.

Ekitaldi honen bidez emakumeei kirol egiteko eta familiei ondo pasatzeko adorea eman zaie. Puzgarriak eta familientzako jarduerak izango dira doan. Ekitaldiari buruzko informazio guztia ekitaldiaren web ofizialean aurkituko duzu.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here