Leopoldo Abadía: “Las castas no existen, la culpa de lo bueno o lo malo la tenemos las personas”

0
162
“Natura da sortzaile, pertsona natura da. Arima da hizkuntza, arimaren hizkuntza gara. Itzarri dezagun gure kirola: euskara!” horixe da Koikili aterpetxearen harreran irakur daitekeen mezua. Nola ulertu eta garatzen dituzue balore horiek? Kirola, natura, euskara, pertsonak... esparru nahiko zabalak dira. Gu saiatzen gara, eskaintzen doguna onuragarri den zerbitzu egiten. Ideala litzateke naturzale, euskaldun, kirolzale, jator bat gure artean izatea eta berarentzako Itzarri erreferentzia bat bihurtzea zentzu horretan. Idealena hori litzatekeen arren, ez da baldintza bat, herritar guztiek goza dezakete gurean. Hala ere, noski, nahiko genuke gure bezeroek zaletasun eta errespetu bat izatea naturarekiko, kirolarekiko; noski, guk kirola ulertzeko dugun moduaren baitan. Kirola nola ulertzen duzue, bada? Kirola, kirol profesionalera oso bideratuta dagoen mundu bat da egun eta jende askok uste du existitzen den kirol bakarra profesionalena dela. Kirola eta jarduera fisikoaren arteko eztabaidan sartu gabe, lau kirol mota daude: profesionala, errendimenduzkoa, eskola kirola eta aisiarekin zein osasunarekin lotutako eredua. Gure ustez, kirolaren oinarria eredu horretan dago eta hori sustatzen saiatzen gara. Eredu horren barruko baloreak dira benetan kirolzaletasunaren motibo. Ni, adibidez, kirolaria eta kirolzalea sentitzen naiz eta zaletasun horren abiapuntuan oso balore garrantzitsuak egon izan dira beti niretzat: osasuna, aisia, elkartasuna, laguntasuna... Hain justu kalean aipatzen ez diren horiek, jendeak kirola lehiarekin guztiz bat ulertzen baitu. Kontzeptua kutsatu egin dela uste dut eta bai kirolari profesionalak, bai errendimenduzkoak oinarritik abiatu gara. Aisialdiari eta osasunari helduta ekin diogu eta, bidean, kirol jardueraren bidez eskuratutako asetasun eta ongizate sentsazioek harrapatu gaituzte. Gero, trebea izan bazara txirrindularitzan, korrikan, futbolean, borrokan edo saskibaloian eta lehiakorra ere izan baldin bazara, orduan agian zure ibilbidea profesionalizaziora edo errendimendura eraman duzu. Zein da kirol profesional eta errendimenduzkoaren arteko aldea? Oso antzekoak dira ereduak, ezberdintasuna dirua da; hau da, profesionaletan kirolari profesionala bere ogibidetik bizi da eta errendimenduzko kirolaria, aldiz, ez beti. Askok profesional batzuek baino esfortzu handiagoa egiten dute, baita entrenamendu aldetik. Hala ere, askotan beste lanbide bat izan ohi dute errendimenduzko kirolariek. Hortaz, futbolaren barruan emakumearen figura litzake gehiago errendimenduzkoa profesionala baino, ezta? Edo bestelako kirol disziplinak, horrenbesteko oihartzuna izan ohi ez dutenak. Bai, hor daude futbolariak eta baita Maider Unda, Maialen Chourraut, Eneko Llanos... Gainera, kirol indibidualak izan ohi dira hauenak kasu gehienetan, beraz, taldekoak baino gogorragoak. Bestalde, urteroko emaitzak lortu behar izaten dituzte, bestela, kirolean aritzeko jasotzen duten beka galdu ohi dutelako. Basque Team-eko kide direnen kasuan babesa handiagoa da, beka bi urtekoa izaten baita. Profesionalen munduan, berriz, kontratuak bi, hiru, lau urtekoak izan daitezke, hortaz, beste lasaitasun bat dago. Izan ere, pasa liteke emakume bat ama izatea, lesio bat gertatzea edo urte horretan gauzak uste ez bezala irtetzea. Kirolaren munduan, bada asko aipatzen ez den gai bat eta zuk lantzeaz gain nabarmendu ohi duzuna: eskola kirola. Eskola kirolaren eredua, zoritxarrez Bizkaian, kirol profesionalera eta horren barruan, Athletic, Susaeta, Muniain, Ibai Gomez eta hauei begira dago. Gure ustez, oinarrira begira egon beharko litzateke gehiago; funtsezko baloreak ez ahazteko. Gero uemeren batek egin behar baldin badu bere ibilbide profesionala kirolean egingo du baina izan dadila eskolatik kanpo. Eskolan kirol guztiak praktikatzeko aukera eman behar da eta balioak landu. Hainbat udalerritan hori aldatzen hasteko ekimenak badaude, ezta? Zein da zuk defendatzen duzun eskola-kirol eredua? Gipuzkoan hedatua dagoen eredua eta Bizkaiko leku batzuetan jarraitzen dutena: umeak oso gazte klubetan sartu beharrean, kirol guztiak praktikatzea. Gero, 12-14 urteren bueltan zaletasuna izanez gero, orduantxe sartzea lehiaren ereduan; ez lehenago. Guraso batzuk eredu horren aurka ageri dira, umeak klubetan lehenago hasi behar dutela diote, futbolean batez ere... Hori Athleticen eraginagatik gertatzen da eta kuriosoa da, izan ere, Athleticek ez baitu horren ganien hitz egiten; ez aldeko, ez aurkako. Athletic-ek bere sistema dauka eta horren barruan daude gazteen taldeak. Txarrena da hori gainontzeko klubetara transmititu dela eta irreala da. Kluben artean hiru motatako taldeak daude eta horien puntan Athletic-ek arretaz begiratzen dituenak. Maila altua duten klub horiek ere zuri-gorrien eredua jarraitu nahi dute eta ez dira konturatzen umeen kalterako dela jarrera hori; umeen hastapenak baldintzatzen dituzte. Ni ados egongo nintzateke Athletick-ek bere fabrika sortuko balu, demagun 8 talde albin, 10 infantil eta beste hainbeste benjamin, baina egun egiten dan moduan ez. Athletic-en gazteentzako liga propio batez mintzo zara? Bai, Athletic taldearen barrukoa. Ez dot ulertzen nola hainbeste klub, hainbeste talde eta guraso Athletic-era begira dauden eta ume horietako gehienek ez dute inoiz zuri-gorrien ezta maila txikitako taldetan ere amaituko. Ez al da hobe futbola praktikatzea baina umeak bere gorputza kontrolatzen ikastea, psikomotrizidadea lantzea eta gero, praktikatzen duen kirol horri dagozkion trebetasun teknikoak eskuratzea? Futbolean hanken trebetasuna, saskibaloian edo pelotan eskuena, hau da, teknika landu bai, baina landu baita gaitasun motriza, ez? Hor bi eredu genituzke eskola-kirolaren inguruan: kirol profesionalera begira antolatzen den sistema alde batetik eta, bestalde, garapen pertsonalari lotuta zuk defendatzen duzuna. Posible da txiki-txikitatik entrenatzen hasi gabe lehiaren lehen mailara heltzea? Hor betiko eztabaidagaia aurkitzen dugu. Imagina ezazu, 5-6 urtetatik entrenatzen aritu diren 100 umetatik 4 profesional lortzen direla. Nork dio horiek horren gazte hasi ez balira inoiz ez liratekeela goren mailara iritsiko? Nik badakit umeek gazte-gaztetatik kirol guztietan trebeak izateko gaitasuna hartzen baldin badute eta euren gorputza kontrolatzen ikasiz gero, orduan, trebea den kirol horren aldeko erabakia hartuko du berak bere kabuz; dela futbola, pelota, txirrindularitza, saskibaloia... eta lehiakorra bada again bide profesionala ere egingo du. Erabaki hori 14 urterekin har daiteke. Umea oso ona baldin bada eta futbola aukeratzen baldin badu, Athletic-era iritsiko da eta hala ez bada, umeak berak sartuko du hanka, 7-8 urterekin aldiz gurasoek hartzen dituzte erabaki horiek, ez norberak. Nire kasua hori da, ni ez nintzen talde federatu batean sartu 14 urtera arte. Gaur egun pentsaezina da ni bezalako jokalari batek Athletic-en lehen talderainoko bidea egitea. Egia esan, horrelako kasu bat azken 20-30 urtetan ez da gertatu baina nirea salbuespena beharrean zergatik ez da erreferentzia? Nik erakutsi baldin badut dena kontra izanda gorenera heltzea posible dela zergatik ez du beste batek ere lortuko? Are gehiago, zergatik ez dugu jendartean eredu hori sustatuko? Ez da horren garrantzitsua umetatik klubetan sartu eta entrenamendueta murgiltzea. Horrela hasitako zenbat iritsi dira, ez lehen mailara, esaterako, bigarren mailara? Zein da portzentaia? Bidean hilotz asko geratzen da. Gazte askok txikitatik abiatzen du kirol profesionala helburu duen bidea, baina gero momentu bat heltzen da puntako klubek bere taldeak osatzeko aukeraketa egiten dutena eta une horretan izen asko kalegorrian geratzen dira, urte luzez prestatu eta sakrifikatu diren pertsona asko. Hilotz deitu ditudan horiek, batzutan kirola gorrotatzera ere iristen dira. Hasteko, horiek ez dakite kirola eta kirol profesionala bereizten eta gainera uste dute futbola dela dena. Zer balio transmititzen ditugu eredu horrekin? Zer heziketa-lan egin dugu? Hezkuntzari dagokionean, eta eskolei zehazki, jolasorduak eta jolastokiak ere badute bere garrantzia? Garrantzia handia. Eskola batzuetan, oraindik, gure garaiko ereduak daude. Nik hainbat eskoletako zuzendarirekin hitz egin dut eta oso kezkatuta daude. Esaten dute, umeei eurek nahi dutena egiten utziz gero duela 50 urte egiten zena errepikatzen dutela: mutilek patioa okupatzen dute futbolera jokatzeko, traketsena atezain jarrita eta besteak begira; neskak multzoka jartzen dira inguruan euren kontuekin... Horrela ulertzen dute kirola ume horiek. Horregatik hasi dira eskola batzuetan jolas tarteak erregulatzen. Beste eredu bat bultzatzerakoan erantzunkizun handia daukate eskolek eta baita gurasoek, noski. Zure proiektua “natura”, “euskara”, “pertsonak” eta “kirola” balioekin definitzen duzu horiek direlako zure bizitzaren gidari? Bai, niretzako gozamena da horrelako proiektuetan ibiltzea, izan ere, zer da lana eta zer da beharra? Beharra zama bat kontsideratzen da, lana, aldiz, ez. Nik lan bezala horrelako baloreak sustatzea izatea biretzako gozamena da, eta niretzako garrantzitsua da nire pertsona jorratu ahal izatea eta niri ondo etorri zaizkidan balioak, abiatutako proiektu ezberdinen bidez beste batzuei ere lagungarri bazaizkie fenomeno. Modu positibo batean eragin: ez geratu gauza txarretan, bizitzan aurrera egin ahal izateko behar duten harreta soilik eman, batez ere, indarrak hartu aurrera egiteko. Gehienetan, aurrera egite horretan, alderdi baikorrei begira egoteak askoz indar gehiago ematen baitio norberari. Eta ni adibidez horren aldekoa naiz eta holan bizi naiz. Pentsetan dut baikortasun horrek ikaragarri laguntzen nauela helburu berriak eta erronka berriak bai planteatzerako orduan, bai gauzatzerako orduan. Nik horrela planteatzen dut nire bizimodua eta niri ondo joan zait. Zure futbol ibilbidearen onodrioz bihurtu zara ezagun eta horrek eragin du baita zure arrakasta ekonomikoa. Gaur egun, asko dira helburu hoiek betetzea amesten dutenak; bai umeak, bai gurasoak. Horrelako bizimodu ona lortuta, nola erabakitzen da hortik irtetea? Erabaki pertsonal bat izan al zen edo egoerak baldintzatutakoa? Biek eragindakoa. Azken batean, bizitzan kasualidade gutxi dago; beti dago kausaren bat. Nire kasuan, kausalidadez betetako ibilbide bat izan zen horra eraman ninduena; kausalidade guztien batuketa bat eta, baita ere, zorte apur bat. Zortea izan nuen eta guztiok behar dugu zorte puntu hori: hainbeste lan egin ondoren, horrelako mundu horren lehiakorrean sartu nahi izanez gero, zortea ere behar da aukeratua zu izateko, izan ere, zutaz gain, aukera asko daude. Une horretan, zure bizitza aldatuko duen erabaki bat hartzen du zu ez zaren norbaitek, azken hitza beste baten esku dago, kasu honetan entrenatzaile baten esku, berak zu hautatzeko zortea behar da. Zugan jarriko dute arreta zeuk egindako lanagatik, baina, gero, azken aukeraketa, ez dago zure esku. Nik lortu nuen punta-puntara iristea, hala ere, egia da pertsona askok mundu hori arrosa kolorekoa dela uste duela eta dena ez da ona. Arrakasta profesional eta sozialaren estalpean jada adin batekin onartzen ez dituzun gauza asko daude. Zein da txarrena? Mundu hori haragi merkatu bat dela. Jokalaria haragi puska bat balitz bezala tratatzen dute; eta gaztea zarenean anbizio handiko helburuak dituzu, beraz, ez zaitu horrenbeste kezkatzen ia-ia egunero haragi zati bat moduan sentiarazteak. Lesionatzen zarenean edo ez zaituztenean behar, orduan gaztea bazara zure xedea lortu arte eutsiko diozu, baina adin batera heltzen zarenean hortik ez zarela pasako erabakitzen duzu. Nire azkenengo urteak nahiko gogorrak izan dira. Duela sei hilabete utzi nuen futbol profesionala eta, orain, Otxandioko Vulcano taldeko afizionatua naiz. Athleticeko azkenengo urtea, Bielsaren garaian, oso gorra izan zen: zokoratuta egon nintzen. Horixe da haragi merkatu bortitzaren adibide bat, niretzat, krudeletan krudelena. Bizkaitarra izanda eta gainera, ikaragarrizko bullyng-a sufritzen Athleticen, hori oso gogorra izan zen! Hala ere, gainidtu nuen. Eta, gero, Mirandesen emandako bi urteak ere nahiko txarrak izan dira zentzu horretan nahiz eta beste alderdi askori dagokionean oso onak ere izan diren. Futbola aukeraz betetako mundu bat da, esaterako, jende asko ezagutzeko aukera ematen baitu, baina marrazoz eta interesez betea dago; azkenean, haragi zati bat baino ez zara. Hala ere zu kirol profesionala uztera heldu baino lehen hasi zinen futbolaz haragoko proiektuak martxan jartzen. Zer dela eta sentitu zenuen beste zerbait egiteko behar hori? Oso ipurterrea izan naiz beti eta buruan gauza asko izan ditut. 2004an hasi nintzen enpresa munduan, orduan sortu genuen Itzarri Consulting enpresa. Orain, 2014an beste bi proiektu sortu ditugu: bat Koikili aterpetxea kudeatzeko eta bestea Itzarri Natura, naturarekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzeko. Gainera, nahiz eta futbolean aritu ikasketetan ere inplikatu nintzen. Urte bat oroitzen dot bereziki, eroen parekoa izan zelako: karrerako azken urtea egiten nebilen Gasteizen, Itzarri enpresa martxan jarri genuen eta futbolean nebilen aldi berean. Athleticen nebilen eta nire proiektuan lanean eta jente askok esaten zidan zergatik egiten nuen horrelako esfortzua inolako beharrizanik izan gabe; baina nik beharra neukan. Niretzako dirua ez da garrantzitsua. Garrantzitsua da aukera ematen dizulado, batetik, zorretan ez sartzeko eta, bestetik, inori esaktu behar ez izateko. Espekulazioaren kulturaren barruan bankuek gozokia jarri diote jendeari; ni ez naiz horren aldekoa, hala ere ez dot kritikatzen, bakoitzak erabakitzen du zer egin. Niri ez zait burutik pasatzen 40-50 urtetan norbaitekin zorretan egotea, izan ere, hasteko ez dut jakingo horren denbora luzean lana izango dudan ordainketei aurre egiteko, gaur egun nahiz eta lan kontratu finkoa izan berdin kaleratu zaitzaketelako eta jarraitzeko, ez dakit hainbeste biziko naizen ere ez. Hala ere, egia da diruak zure proiektuak garatzen laguntzen duela, bestela nik ezin izango nituzke nireak martxan jarri eta neure ametsak egi bihurtu. Nik txikitan oso argi neukan kirolari izan nahi nuela; oso kirolzalea izan naz beti eta oso frikia ume garaian. Asteburua heltzen zen eta ez nintzen etxetik irtetzen; telebista, irratia... kirol guztiak. Bela eta golfa solik ez nituen gustoko. Eta zaletasun hori, praktikaren bidez trebetasunera bideratu nuen. Hor konturatu nintzen ondo moldatzen nintzela borrokan, pelotan, bizikletan, frontenisean, futbolean... zaletasun handi hori garatu nahi nuela erabaki nuen, profesionalizatu. Aldi berean, ikasketen aldetik eta bestelako ekimen batzuen aldetik beste garapen bat ere izan dut; horrek aldaketa horren traumatikoa ez izatea ahalbidetu dit. Egun askok egiten duen legez, horrenbeste urte kirolean zentratuta pasatzea ez da ona. Indar guztiak horretan ipini beharrean, indarrak banatu eta hainbat esparru garatzea hobea da. Hori pertsonontzat garrantzitsua da, gauza bat amaitzen dugunean, beste bateko ibilbidea hasita izateak eskainiko baitigu, bestela, ohitura aldaketa traumatikoa izan daitekeenaren kolpea murriztea. Noski, bestelako garapenik izan ez baldin baduzu, bat-batean 35-40 urteren bueltan zure kirolari profesional etapa amaitu egiten da eta horrekin, ordura arte ezagututako bizimodua. Berriro hasi beharra daukazu une horretan, futbola ez den edozertan, ezjakin bat baitzara. Askorentzat hori arazo handi bat da nahiz eta arrakasta edo diru asko izan. Nola amaitzen du jente horrek? Oso gaizki. Kontrolatzen zuten esparru bakarra desagertu egin baitzaie eta horrek jendartean eragiten zuen mirespena baita, are gehiago, mirespen hori gutxinaka-gutxinaka kontrako alderantza doa. Hori momentu latza izaten da eta zentzu horretan lan asko egiten ari da egun kirolariekin. Diru guztia xahututa, emozionalki apurtuta edo alkohhol zein drogetara engantxatuta ez amaitzeko lana egiten ari da. Zuk ikasteko gogoa adierazi zenuen hasieratik eta Unibertsitatean eman zenuen izena. Ikasketekin jarraitzeko erabakia nortasunagatik izan zen. Nik kirolarekin harremana zeukan zeozer ikasi nahi nuen, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak lizentziatura egin nahi nuen, hain zuzen ere. Baina Historia hautatu zenuen... Bai, Historia egin nuen. Insitutuko azken urtea ez zen oso ona izan; selektibitatea irailean gainditu zuen, beraz, ez zidan notak eman nik nahi nuen karreran sartzeko. Kirol Magisteritza egitea pentsatu nuen orduan, baina, jada ez zegoen plazarik, ez behintzat publikoan eta nik publikoan ikasi nahi nuen. Insitutuko azken urtean Historiak nire interesa piztu zuen, horregatik erabaki nuen karrera moduan hautatzea. Behin ikasketak hasita, enpresarialesetara aldatu nintzen, beranduago, berriz ere Historiara bueltatzeko. Egun arte Historia albo batera utzita izan dut baina noizbait, proiektuak gaizki joaten bazaizkit irakasle izateko zerrendetan izena eman dezaket edo, orain adibidez, Koikili Aterpetxean ibilaldi historiko kulturalak eskainiko ditugu, beraz, gida moduan jarduteko berreskuratuko ditut ikasitakoak. Historiaz gustatzen zaizuna zeure gertukoa ezagutzea dela esan genezake? Noski, horrekin identifikatzen baitzara gehien. Niri eskolan historiak harrapatu ninduen aro garaikidera iritsi ginenean. Izan ere, garai kuaternarioa edo aitzin aroa oso urrun sentitzen dituzu eta esfortzu handia egin behar duzu imajinatzeko eta, batez ere, ulertzeko. Gertu ikusten duzunak liluratzen nau eta geri hori herri batean lokalizatuz gero, are gehiago. Ikasketek disziplina eman zidaten. Eta gerora ere ikasi behar izan dut. Enpresa sortu genuenean nik ez nekien ezer ez enpresa baten sortze prozesuaz, ezta ere saltzen genuen produktuaz. Sistema parte-hartzaileak saltzen hasi ginen, oso salgai kualitatiboa. Produktua bera zer zen ikasi behar izan nuen lehenik eta behin. Gero, nola garatzen den parte-hartzea, baita, informeak egiten... Lehen bi urteak gogorrak izan ziren. Lan asko egin genuen, ez genuen kobratu, esfortzu handia egin behar izan genuen; hori bai, satisfakzio maila ere handia. Zerk bultzatu zintuen orduan enpresa bat sortzera? Enpresa familiako kide batengatik sortu genuen. Bera oso gaixorik zegoen, orduan, berarentzako aukera bat sortu genuen; bere garapen pertsonal eta profesionala ziurtatzeko. Horregatik, enpresaren sorrerak esanahi sentimental, bital berezia dauka. Izan ere, Itzarri Consulting garapen pertsonal eta profesionala lortzeko zerbitzu bat da. Bertan, alde batetik, euskara sustatzen dugu kirolaren bitartez eta, bestalde, pertsonei euren garapenean laguntzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu. Egun, pertsona horrek enpresan jarraitzen du lanean eta ni ikaragarri betetzen nau oso gaizki zegoen hura lagundu eta hari argitasun piskat bat eskaintzeko egindako esfortzuak; hori baino balio handiagoko gauzarik ez dago. Eta horrela hasi zineten sistema parte-hartzaileak saltzen enpresei. Euskal Herrian, enpresagintzaren baitan, parte-hartzearen kultura ez dago oso errotua, ezta? Ez. Dauden modu parte-hartzaileak normalean aisiaren barnean edo lan bolondresei lotutako ekimenetan garatzen dira; ez hainbeste lanari dagokionean. Azken esparru horretan esporadikoa izan ohi da parte-hartzea; inolaz ez sistematikoa. Alderantziz, jerarkiak indar asko daukan bestelako sistema bat egon ohi da errotuta, jabetzak indar asko dauka eta pertsonen arteko harremanak oso piramidalak izan ohi dira. Horrelako kultura piramidal batean sustraituta oso zaila da beste eredu bat ezartzea. Modu horretan hezitutako pertsona baten baloreak beldurrean, autoritatean edo autoritarismoan errotu baitira. Nola inplementatu kontrakoa? Gaur asko hitz egiten da pertsonen inguruan, sistema parte-hartzaileen inguruen baina egituralki aldaketak dauden arren, esaterako, kooperatibak, zoritxarrez estrukturalki askotan beste enpresak moduan egituratzen dira; bere berezitasunekin baina jerarkiko. Zaila da, nire ustez, eredu parte-hartzaileak abiatzerakoan gakoa jabetza da. Jabetza sistema kapitalistaren oinarria da; jabetzak mugitzen du ekonomia, politika, sozialki ezartzen diren harremanak... Horregatik zaila da hemen jabetza horren errotuta daukagunean, sistema parte-hartzaileak ezartzea. Gu saiatzen ari gara eta apurka-apurka ibilbide bat egin dugu gure eragin esparruan; behintzat, lortu dugu parte-hartzea bezalako kontzeptu bat, edo elkartasuna garrantzitsuak izatea. Sistema parte-hartzaileak lantzeaz bat, garapen pertsonala eta profesionala era hauspotzen duzue horretarako autoezagutza baliatuta. Psikoterapiaren etiketa beltza galdu du egun coaching-ak eta modan jarri dela esan genezake, ezta? Bide batetik edo bestetik, baina autoezagutza eta autogarapena kontzeptuak gero eta gehiago entzuten dira. Modan jarri ote da pertsonok, pertsona garen heinean, zoriontasuna bilatzen dugulako etengabe? Garapen pertsonala horretarako bide bihur daiteke? Bai, guztiz ados. Aipatu duzun guztiaren nahasketa bat geratzen da. Gero, garapen pertsonalaren munduan, badago profesional talde bat horretan benetan sinesten duena eta bere balioa erakusten saiatzen dena. Gure enpresan, adibidez, izenetik adierazten dugu asmo zintzo hori: Itzarri hitzak esnatu esan nahi du bizkaieraz; bakoitzak daukn ezagutza, izaera, nortasuna eta gaitasunak esnatu ditzan lan egiten dugu. Horretarako metodo desberdinak probatzen ditugu, esaterako, coachinga edo eneagrama. Hori bai, lehenengo norberak frogatu behar du eta gero, nahiz eta pertsona guztiak ez garen berdinak, ziurrenik beste batzuei ere ondo etor dakieke zuk baliatutako metodoa. Bestalde, badaude, garapen pertsonal edo coaching etiketen azpian dirua ikusita, negozioa egiteko aprobetxatzen dabiltzanak ere. Horrek ez dute autoezagutzaren edo garapenaren balioan sinesten. Eta, halaber, badago gai hauen inguruko interes handia daukan jende multzo bat ere. Egun, lan mundua horren latz dagoen honetan, oso prestatuta dauden pertsonak ere kalegorrian daude; gaur ikasketez gain, pertsonalidadera jotzen ere hasi delako. Guretzako garrantzitsuagoa da lan eskaintza batean langilea hautatzerakoan jarrera bat, ikasketak edo lan esperientzia baino. Jarrera bat moldatzen gehiago kostatzen delako ezagutza bat ikasten baino? Noski eta egun horren espezializatua dago dena, jada edozein pertsonak ez duela balio. Lanpostu batek pertsona moduan exijitzen dituen gaitasunak berezkoak baldin badituzu errazagoa izango da, alde batetik, postu hori ondo betetzea eta, batez ere, enpresa eta langileari ere interesatzen zaiolako motibazioa lantzea. Horrelako kasuetan, langilea atsegin dituen gauzak egiten egongo da; gainera, lotuta badaude bere gustua, ikasketak eta izan duen esperientzia profesionala, hiruak bat etorriko dira. Pertsona horrek berez funtzionatuko du proiektu horretan aukera izango duelako pertsona bezala eta profesional bezala garatzeko. Era horretan, bai pertsona, bai enpresa biak aterako dira garaile; hori da eskaintzen ditugun zerbitzuekin bilatzen duguna. Hau da, enpresa batk bere hautagaien pertsonalitatea ezagutuz gero, puntu indartsuekin batera ahulak ere identifikatuko ditu... Praktika horrek ez al du bide arriskutsu bat irekitzen pertsonak manipulatzeko? Noski eta batzuek erabiltzen dute ezagutza hori manipulatzeko asmoz. Baina ezagutza aplikatzen duenak ez badauka helburu manipulatiborik, orduan, alderantziz geratzen da. Hots, enpresa batek badaki zer pertsona mota behar duen eta hautagaien pertsonalitatea ezagutzeak berak bilatzen duen horretara hurbiltzea ahalbidetuko dio. Nahiz eta informazio gehiago izan, again, hanka sartuko duzu baina gaizki aukeratzeko probabilitate guxtiago izango duzu; informazioa boterea da egun. Pentsatu une batez, bizitzan lortuko bagenuatsegin dugun gauza bat ogibide bihurtzea eta lan egitea gurea den enpresa batean (edo beste batena izan arren pertsona zein profesional moduan garatzeko aukera ematen dizun enpresa batean), hori ordutegi eta soldata bat baino garrantzitsuagoa dela uste dut. Zoritxarrez gazte eta hain gazte askok ordutegi bat, soldata bat eta konpromezu gutxi hautatzen dute, again horrek zoriontsu egiten ditu, nik zalantzan jartzen dot. Lanean, egunero, ordu asko egiten ditugu eta, bizitzan zehar, urte asko; betetzen al gaitu daukagun lanak? Gustoko ez duzun lan bat egiten duzunean hile amaierako soldataren truke, zure balioa ekonomikoa da; non geratzen da garapen pertsonala? Garapen profesionala? Hori mugatuta izango duzu. Badago jende bat, noski, garapen hori beste esparru batzuetan lantzen duena, adiidez, aisian. Baina barneratu behar dugu lanean ere aurki dezakegula hori, zergatik ez gustko duguna ogibide bihurtu? Ba al da hori baino asebetetze handiagorik? Koikili Lertxundik lortu du asebetetze hori? Ni beteta sentitzen naiz. Esfortzu asko egin dut baina horrek ematen dit niri aurrera jarraitzeko, helburu berriak jartzeko, bide berriak arakatzeko... erregaia. Iraganak ekarri nau naizena izatera baina ni ez nago atzera begira. Zergatik? Erronka asko ditudalako aurretik. Garrantzitsua da hori bizitzan; bai helburuak izatea, bai horiei ekiteko motibatuta egotea. Orain, zorionez, denbora gehiago daukat nire buruarekin hitz egiteko eta pentsatu ohi ditut gauza asko egin ditudala, denbora gutxian saltsa askotan sartuta ibili naizela eta nire buruari esan ohi diot: Zertarako sartuko naiz ni horrenbeste istoriotan? Ezetz esaten jakin behar dut, kostatzen zait... Ez da ikasgai erreza hori... Ez, zaila da! Gero eta hobeto eramaten dut, baina kostatzen da. Bestalde, sentsazioa daukat beti, zerbait geratzen zaidala egiteke. Ez dakit zer. Baina beti nabil beste erronka baten bila, nire nortasunaren baitan dago jarrera hori. Izan ere, bihar hilko banintz, zer? Ikaragarrizko pena hartuko nuke. Nik ez dut hemendik alde egin nahi. Bizitza hau gozatu nahi dut, bete-betean bizi eta aukera dudan gauza guztiak egitera iritsi. Horixe da nire planteamendua: emozio apur bat izan dezala bizitzak. Zure iraganeko emozio bizienetako batzuk biziko zenituen jokozelaian. Zer izan da zuretzako futbola? Alde batetik, bizimodu bat; baina horren aurretik, pasio bat. Gauza on pila bat ere ekarri dizkit, batez ere, futbola taldeko kirola izanda aukera eskaintzen du jende asko ezagutzeko. Ni adibidez, 8-9 futbol taldetan ibili naiz eta bakoitzean ia-ia 25 pertsona berri ezagutu ditut, urtero-urtero; 250 pertsona inguru hamar urtean. Eta, nola da posible horrenbeste aukera ematen dituen esparru batean horren benetako lagun gutxi egotea? Eta Vulcano nabarmenduko nuke: bai hasiera eta orain bukaera hortxe egingo ditudalako. Eta, noski, Athleticeko urteak ere oso garrantzitsuak izan ziren. Ni Athletickekoa izan bainaiz txiki-txikitatik, hortaz, gero hori barrutik bizitzea zoragarria izan da. Urte horien barruan, Madrili irabaztea zoratzekoa izan zen, finala baino gehiago. Gozatu handia hartu genuen Madrili irabazita, izan ere, txikitatik bizi izan duzu partida horren berezitasuna eta gero, San Mamesen, protagonista izatea eta gainera, hamar urtean behin ematen diegun zaplasteko hori zuzeneko protagonista izateko aukera izatea... hori oso polita da, ez da ahaztuten. Ea zer dira, gaur egun, zuretzako Koikili aterpetxea, Itzarri enpresak, Otxandio herria... Egun niretzako erronka handia da. Natura, kirola, pertsonak eta euskara bategin nahi ditut eta horiekiko zaletasuna dutenen elkargune bilakatzea aterpetxea. Kanpoko bisitarientzako altxorra, batez ere, Anboto eta Gorbeia artean dago, beraz, proiektu honen bidez bezeroak gure inguruaz maitemintzea lortzen baldin badugu, gu gauden modu berean, hori ikaragarria litzateke. Niretzako erronka hori da: bizimodu eredu bat martxan jartzea, lau balore horietan oinarrituta. Askotan bertakook ez dugu daukaguna baloratzen baina zuk ingurura begiratzen baduzu, hemen, Otxandion, paraje natural ederra daukagu: Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen erdian gaude, Bizkaiko bi mendi garainenen artean eta urtegia ere ondoan daukagu, hortaz, ur kirola atsegin duenarentzako ere leku ederra da. Lortzen baldin badugu guzti honetaz guk beste gozarartea ziurrenik Otxandio ere erreferentzia bihurtuko da eta bisitariek bizimodu osasuntsuarekin lotuko dute; hona datorrenean ondo egon dan sentipenarekin itzuliko da etxera, ondo pasarazi behar diegu, deskonexio sentimendua eragin eta euren egunerokoa indarrez berhartzeko energiaz bete; hori guztia lortzea zoragarria litzateke! Zorte on bide horretan! Eskerrik asko.
Imagen del escritor Leopoldo Abadia. FOTO: Archivo

GAIZKA ESPARZA

Leopoldo Abadía tiene 80 años y sigue con una actividad frenética. Saltó a la fama gracias a La Crisis Ninja, un documento con un alto valor pedagógico en el que razona sobre la crisis económica mundial. Ese documento se convirtió en un libro superventas y hoy, su blog cuenta con más de 5 millones de visitas procedentes de todo el mundo. En su último libro se desmarca; deja de lado el universo económico para centrase en una faceta mucho más personal para contarnos Cómo hacerse mayor sin volverse un gruñón.

Con su habitual sentido del humor, en esta entrevista con BBN nos cuenta cómo el hecho de que “la carcasa se estropee un poco con los años, no puede valer de excusa para amargarse la vida, ni amargársela a los demás, diciendo a cada instante lo que le duele a uno o le deja de doler”. Abadía confiesa que no hace “nada especial” para cuidarse, y que no ha hecho ejercicio en su vida. Sus recetas para mantenerse en forma pasan por vivir una vida normal y tener la cabeza clara estando al día.

Asegura que es fundamental tener una visión global de todo lo que ocurre a nuestro alrededor. Las nuevas tecnologías ¿le han ayudado en esta tarea o a veces se la han complicado?

Me han ayudado muchísimo. Yo me defiendo con las nuevas tecnologías, aunque no las domino. En la familia tenemos un grupo de WhatsApp y cuando por las noches lo miró, me suelo encontrar con unos 70 mensajes. Menos mal que la mitad de ellos son jajaja y jejeje. Luego contesto algo escribiendo con un solo dedo. Además estoy en Twitter y Facebook. Yo creo que es muy bueno que la gente de cualquier edad sepa que hay cosas nuevas. Saber que ahora consigues información en Internet que antes tenías que ir a buscar a las bibliotecas.

Mucha gente mayor deja de interesarse por el presente y acaba viviendo de recuerdos. ¿Qué les diría a todos aquellos que viven el hoy pensando en el ayer?

Que no, que no, que lo arreglen pronto. Cuando la gente dice eso de “en mis tiempos”, yo les respondo “oye, mis tiempos son estos”. Claro que me acuerdo de hace veinte años, aquellos fueron mis tiempos, pero no son mis tiempos ahora. Alguno se ha quedado en el siglo pasado, diciendo qué maravilla era aquello. Pero aquello era bueno para aquella época y no para esta. No me gusta el concepto de brecha generacional, somos todos iguales y todos vivimos en nuestro tiempo.

¿Es quizá esa falta de adaptación a los nuevos tiempos la que puede provocar el mal humor en algunas personas mayores?

Puede ser. Lo que si es cierto es que muchas veces uno tiene que saber callar. Tenemos a uno de nuestros nietos viviendo con nosotros, y él nos cuenta cosas. Son cosas que hacen los chavales ahora y que seguramente se parecen mucho a las que yo hacía de pequeño, y nos hacen gracia. A veces cuenta negocios que se le ocurren y resulta que a ti se te ocurrió hace 30 años y fracasó. Pues, en vez de decirle “eres un desastre o no hagas esto” , hay que explicarle porqué te fue mal a ti y animarle a que él lo haga a su manera porque igual acierta, porque los tiempos han cambiado también. Me parece que el viejo tiene que hacer una labor de ser muy normal en las relaciones con la gente que es menos vieja. Y lo que no se puede es estar todo el día diciendo lo mal que se vive, el frío que hace, lo que me duele la espalda, o que toda la generación actual es peor que la nuestra.

Sin embargo, usted afirma que carpe diem puede ser una preciosidad de frase o una estupidez. Explíquenos esto.

Carpe diem es bueno en el sentido de decir ocúpate de lo de hoy. No te entretengas en sueños de un pasado maravilloso, que ahora lo tienes totalmente idealizado, o de un futuro esplendoroso que no sabes si llegará. Pero el carpe diem en el sentido de comamos y bebamos que mañana moriremos, me parece una tontada como la copa de un pino.

“Natura da sortzaile, pertsona natura da. Arima da hizkuntza, arimaren hizkuntza gara. Itzarri dezagun gure kirola: euskara!” horixe da Koikili aterpetxearen harreran irakur daitekeen mezua. Nola ulertu eta garatzen dituzue balore horiek?  Kirola, natura, euskara, pertsonak... esparru nahiko zabalak dira. Gu saiatzen gara, eskaintzen doguna onuragarri den zerbitzu egiten. Ideala litzateke naturzale, euskaldun, kirolzale, jator bat gure artean izatea eta berarentzako Itzarri erreferentzia bat bihurtzea zentzu horretan.  Idealena hori litzatekeen arren, ez da baldintza bat, herritar guztiek goza dezakete gurean. Hala ere, noski, nahiko genuke gure bezeroek zaletasun eta errespetu bat izatea naturarekiko, kirolarekiko; noski, guk kirola ulertzeko dugun moduaren baitan.  Kirola nola ulertzen duzue, bada? Kirola, kirol profesionalera oso bideratuta dagoen mundu bat da egun eta jende askok uste du existitzen den kirol bakarra profesionalena dela. Kirola eta jarduera fisikoaren arteko eztabaidan sartu gabe, lau kirol mota daude: profesionala, errendimenduzkoa, eskola kirola eta aisiarekin zein osasunarekin lotutako eredua. Gure ustez, kirolaren oinarria eredu horretan dago eta hori sustatzen saiatzen gara. Eredu horren barruko baloreak dira benetan kirolzaletasunaren motibo. Ni, adibidez, kirolaria eta kirolzalea sentitzen naiz eta zaletasun horren abiapuntuan oso balore garrantzitsuak egon izan dira beti niretzat: osasuna, aisia, elkartasuna, laguntasuna... Hain justu kalean aipatzen ez diren horiek, jendeak kirola lehiarekin guztiz bat ulertzen baitu.  Kontzeptua kutsatu egin dela uste dut eta bai kirolari profesionalak, bai errendimenduzkoak oinarritik abiatu gara. Aisialdiari eta osasunari helduta ekin diogu eta, bidean, kirol jardueraren bidez eskuratutako asetasun eta ongizate sentsazioek harrapatu gaituzte. Gero, trebea izan bazara txirrindularitzan, korrikan, futbolean, borrokan edo saskibaloian eta lehiakorra ere izan baldin bazara, orduan agian zure ibilbidea profesionalizaziora edo errendimendura eraman duzu.  Zein da kirol profesional eta errendimenduzkoaren arteko aldea? Oso antzekoak dira ereduak, ezberdintasuna dirua da; hau da, profesionaletan kirolari profesionala bere ogibidetik bizi da eta errendimenduzko kirolaria, aldiz, ez beti. Askok profesional batzuek baino esfortzu handiagoa egiten dute, baita entrenamendu aldetik. Hala ere, askotan beste lanbide bat izan ohi dute errendimenduzko kirolariek. Hortaz, futbolaren barruan emakumearen figura litzake gehiago errendimenduzkoa profesionala baino, ezta? Edo bestelako kirol disziplinak, horrenbesteko oihartzuna izan ohi ez dutenak.  Bai, hor daude futbolariak eta baita Maider Unda, Maialen Chourraut, Eneko Llanos... Gainera, kirol indibidualak izan ohi dira hauenak kasu gehienetan, beraz, taldekoak baino gogorragoak. Bestalde, urteroko emaitzak lortu behar izaten dituzte, bestela, kirolean aritzeko jasotzen duten beka galdu ohi dutelako. Basque Team-eko kide direnen kasuan babesa handiagoa da, beka bi urtekoa izaten baita. Profesionalen munduan, berriz, kontratuak bi, hiru, lau urtekoak izan daitezke, hortaz, beste lasaitasun bat dago. Izan ere, pasa liteke emakume bat ama izatea, lesio bat gertatzea edo urte horretan gauzak uste ez bezala irtetzea.  Kirolaren munduan, bada asko aipatzen ez den gai bat eta zuk lantzeaz gain nabarmendu ohi duzuna: eskola kirola.  Eskola kirolaren eredua, zoritxarrez Bizkaian, kirol profesionalera eta horren barruan, Athletic, Susaeta, Muniain, Ibai Gomez eta hauei begira dago. Gure ustez, oinarrira begira egon beharko litzateke gehiago; funtsezko baloreak ez ahazteko. Gero uemeren batek egin behar baldin badu bere ibilbide profesionala kirolean egingo du baina izan dadila eskolatik kanpo. Eskolan kirol guztiak praktikatzeko aukera eman behar da eta balioak landu.  Hainbat udalerritan hori aldatzen hasteko ekimenak badaude, ezta? Zein da zuk defendatzen duzun eskola-kirol eredua? Gipuzkoan hedatua dagoen eredua eta Bizkaiko leku batzuetan jarraitzen dutena: umeak oso gazte klubetan sartu beharrean, kirol guztiak praktikatzea. Gero, 12-14 urteren bueltan zaletasuna izanez gero, orduantxe sartzea lehiaren ereduan; ez lehenago.  Guraso batzuk eredu horren aurka ageri dira, umeak klubetan lehenago hasi behar dutela diote, futbolean batez ere... Hori Athleticen eraginagatik gertatzen da eta kuriosoa da, izan ere, Athleticek ez baitu horren ganien hitz egiten; ez aldeko, ez aurkako. Athletic-ek bere sistema dauka eta horren barruan daude gazteen taldeak. Txarrena da hori gainontzeko klubetara transmititu dela eta irreala da. Kluben artean hiru motatako taldeak daude eta horien puntan Athletic-ek arretaz begiratzen dituenak. Maila altua duten klub horiek ere zuri-gorrien eredua jarraitu nahi dute eta ez dira konturatzen umeen kalterako dela jarrera hori; umeen hastapenak baldintzatzen dituzte.   Ni ados egongo nintzateke Athletick-ek bere fabrika sortuko balu, demagun 8 talde albin, 10 infantil eta beste hainbeste benjamin, baina egun egiten dan moduan ez. Athletic-en gazteentzako liga propio batez mintzo zara? Bai, Athletic taldearen barrukoa. Ez dot ulertzen nola hainbeste klub, hainbeste talde eta guraso Athletic-era begira dauden eta ume horietako gehienek ez dute inoiz zuri-gorrien ezta maila txikitako taldetan ere amaituko.  Ez al da hobe futbola praktikatzea baina umeak bere gorputza kontrolatzen ikastea, psikomotrizidadea lantzea eta gero, praktikatzen duen kirol horri dagozkion trebetasun teknikoak eskuratzea? Futbolean hanken trebetasuna, saskibaloian edo pelotan eskuena, hau da, teknika landu bai, baina landu baita gaitasun motriza, ez?  Hor bi eredu genituzke eskola-kirolaren inguruan: kirol profesionalera begira antolatzen den sistema alde batetik eta, bestalde, garapen pertsonalari lotuta zuk defendatzen duzuna. Posible da txiki-txikitatik entrenatzen hasi gabe lehiaren lehen mailara heltzea? Hor betiko eztabaidagaia aurkitzen dugu. Imagina ezazu, 5-6 urtetatik entrenatzen aritu diren 100 umetatik 4 profesional lortzen direla. Nork dio horiek horren gazte hasi ez balira inoiz ez liratekeela goren mailara iritsiko? Nik badakit umeek gazte-gaztetatik kirol guztietan trebeak izateko gaitasuna hartzen baldin badute eta euren gorputza kontrolatzen ikasiz gero, orduan, trebea den kirol horren aldeko erabakia hartuko du berak bere kabuz; dela futbola, pelota, txirrindularitza, saskibaloia... eta lehiakorra bada again bide profesionala ere egingo du. Erabaki hori 14 urterekin har daiteke. Umea oso ona baldin bada eta futbola aukeratzen baldin badu, Athletic-era iritsiko da eta hala ez bada, umeak berak sartuko du hanka, 7-8 urterekin aldiz gurasoek hartzen dituzte erabaki horiek, ez norberak. Nire kasua hori da, ni ez nintzen talde federatu batean sartu 14 urtera arte. Gaur egun pentsaezina da ni bezalako jokalari batek Athletic-en lehen talderainoko bidea egitea. Egia esan, horrelako kasu bat azken 20-30 urtetan ez da gertatu baina nirea salbuespena beharrean zergatik ez da erreferentzia? Nik erakutsi baldin badut dena kontra izanda gorenera heltzea posible dela zergatik ez du beste batek ere lortuko? Are gehiago, zergatik ez dugu jendartean eredu hori sustatuko? Ez da horren garrantzitsua umetatik klubetan sartu eta entrenamendueta murgiltzea. Horrela hasitako zenbat iritsi dira, ez lehen mailara, esaterako, bigarren mailara? Zein da portzentaia? Bidean hilotz asko geratzen da. Gazte askok txikitatik abiatzen du kirol profesionala helburu duen bidea, baina gero momentu bat heltzen da puntako klubek bere taldeak osatzeko aukeraketa egiten dutena eta une horretan izen asko kalegorrian geratzen dira, urte luzez prestatu eta sakrifikatu diren pertsona asko. Hilotz deitu ditudan horiek, batzutan kirola gorrotatzera ere iristen dira. Hasteko, horiek ez dakite kirola eta kirol profesionala bereizten eta gainera uste dute futbola dela dena. Zer balio transmititzen ditugu eredu horrekin? Zer heziketa-lan egin dugu? Hezkuntzari dagokionean, eta eskolei zehazki, jolasorduak eta jolastokiak ere badute bere garrantzia? Garrantzia handia. Eskola batzuetan, oraindik, gure garaiko ereduak daude. Nik hainbat eskoletako zuzendarirekin hitz egin dut eta oso kezkatuta daude. Esaten dute, umeei eurek nahi dutena egiten utziz gero duela 50 urte egiten zena errepikatzen dutela: mutilek patioa okupatzen dute futbolera jokatzeko, traketsena atezain jarrita eta besteak begira; neskak multzoka jartzen dira inguruan euren kontuekin... Horrela ulertzen dute kirola ume horiek. Horregatik hasi dira eskola batzuetan jolas tarteak erregulatzen. Beste eredu bat bultzatzerakoan erantzunkizun handia daukate eskolek eta baita gurasoek, noski.  Zure proiektua “natura”, “euskara”, “pertsonak” eta “kirola” balioekin definitzen duzu horiek direlako zure bizitzaren gidari? Bai, niretzako gozamena da horrelako proiektuetan ibiltzea, izan ere, zer da lana eta zer da beharra? Beharra zama bat kontsideratzen da, lana, aldiz, ez. Nik lan bezala horrelako baloreak sustatzea izatea biretzako gozamena da, eta niretzako garrantzitsua da nire pertsona jorratu ahal izatea eta niri ondo etorri zaizkidan balioak, abiatutako proiektu ezberdinen bidez beste batzuei ere lagungarri bazaizkie fenomeno. Modu positibo batean eragin: ez geratu gauza txarretan, bizitzan aurrera egin ahal izateko behar duten harreta soilik eman, batez ere, indarrak hartu aurrera egiteko. Gehienetan, aurrera egite horretan, alderdi baikorrei begira egoteak askoz indar gehiago ematen baitio norberari.  Eta ni adibidez horren aldekoa naiz eta holan bizi naiz. Pentsetan dut baikortasun horrek ikaragarri laguntzen nauela helburu berriak eta erronka berriak bai planteatzerako orduan, bai gauzatzerako orduan. Nik horrela planteatzen dut nire bizimodua eta niri ondo joan zait.  Zure futbol ibilbidearen onodrioz bihurtu zara ezagun eta horrek eragin du baita zure arrakasta ekonomikoa. Gaur egun, asko dira helburu hoiek betetzea amesten dutenak; bai umeak, bai gurasoak. Horrelako bizimodu ona lortuta, nola erabakitzen da hortik irtetea? Erabaki pertsonal bat izan al zen edo egoerak baldintzatutakoa? Biek eragindakoa. Azken batean, bizitzan kasualidade gutxi dago; beti dago kausaren bat. Nire kasuan, kausalidadez betetako ibilbide bat izan zen horra eraman ninduena; kausalidade guztien batuketa bat eta, baita ere, zorte apur bat. Zortea izan nuen eta guztiok behar dugu zorte puntu hori: hainbeste lan egin ondoren, horrelako mundu horren lehiakorrean sartu nahi izanez gero, zortea ere behar da aukeratua zu izateko, izan ere, zutaz gain, aukera asko daude. Une horretan, zure bizitza aldatuko duen erabaki bat hartzen du zu ez zaren norbaitek, azken hitza beste baten esku dago, kasu honetan entrenatzaile baten esku, berak zu hautatzeko zortea behar da. Zugan jarriko dute arreta zeuk egindako lanagatik, baina, gero, azken aukeraketa, ez dago zure esku.  Nik lortu nuen punta-puntara iristea, hala ere, egia da pertsona askok mundu hori arrosa kolorekoa dela uste duela eta dena ez da ona. Arrakasta profesional eta sozialaren estalpean jada adin batekin onartzen ez dituzun gauza asko daude. Zein da txarrena? Mundu hori haragi merkatu bat dela. Jokalaria haragi puska bat balitz bezala tratatzen dute; eta gaztea zarenean anbizio handiko helburuak dituzu, beraz, ez zaitu horrenbeste kezkatzen ia-ia egunero haragi zati bat moduan sentiarazteak. Lesionatzen zarenean edo ez zaituztenean behar, orduan gaztea bazara zure xedea lortu arte eutsiko diozu, baina adin batera heltzen zarenean hortik ez zarela pasako erabakitzen duzu.  Nire azkenengo urteak nahiko gogorrak izan dira. Duela sei hilabete utzi nuen futbol profesionala eta, orain, Otxandioko Vulcano taldeko afizionatua naiz. Athleticeko azkenengo urtea, Bielsaren garaian, oso gorra izan zen: zokoratuta egon nintzen. Horixe da haragi merkatu bortitzaren adibide bat, niretzat, krudeletan krudelena. Bizkaitarra izanda eta gainera, ikaragarrizko bullyng-a sufritzen Athleticen, hori oso gogorra izan zen! Hala ere, gainidtu nuen. Eta, gero, Mirandesen emandako bi urteak ere nahiko txarrak izan dira zentzu horretan nahiz eta beste alderdi askori dagokionean oso onak ere izan diren.  Futbola aukeraz betetako mundu bat da, esaterako, jende asko ezagutzeko aukera ematen baitu, baina marrazoz eta interesez betea dago; azkenean, haragi zati bat baino ez zara.  Hala ere zu kirol profesionala uztera heldu baino lehen hasi zinen futbolaz haragoko proiektuak martxan jartzen. Zer dela eta sentitu zenuen beste zerbait egiteko behar hori? Oso ipurterrea izan naiz beti eta buruan gauza asko izan ditut. 2004an hasi nintzen enpresa munduan, orduan sortu genuen Itzarri Consulting enpresa. Orain, 2014an beste bi proiektu sortu ditugu: bat Koikili aterpetxea kudeatzeko eta bestea Itzarri Natura, naturarekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzeko. Gainera, nahiz eta futbolean aritu ikasketetan ere inplikatu nintzen. Urte bat oroitzen dot bereziki, eroen parekoa izan zelako: karrerako azken urtea egiten nebilen Gasteizen, Itzarri enpresa martxan jarri genuen eta futbolean nebilen aldi berean. Athleticen nebilen eta nire proiektuan lanean eta jente askok esaten zidan zergatik egiten nuen horrelako esfortzua inolako beharrizanik izan gabe; baina nik beharra neukan.  Niretzako dirua ez da garrantzitsua. Garrantzitsua da aukera ematen dizulado, batetik, zorretan ez sartzeko eta, bestetik, inori esaktu behar ez izateko. Espekulazioaren kulturaren barruan bankuek gozokia jarri diote jendeari; ni ez naiz horren aldekoa, hala ere ez dot kritikatzen, bakoitzak erabakitzen du zer egin. Niri ez zait burutik pasatzen 40-50 urtetan norbaitekin zorretan egotea, izan ere, hasteko ez dut jakingo horren denbora luzean lana izango dudan ordainketei aurre egiteko, gaur egun nahiz eta lan kontratu finkoa izan berdin kaleratu zaitzaketelako eta jarraitzeko, ez dakit hainbeste biziko naizen ere ez. Hala ere, egia da diruak zure proiektuak garatzen laguntzen duela, bestela nik ezin izango nituzke nireak martxan jarri eta neure ametsak egi bihurtu.  Nik txikitan oso argi neukan kirolari izan nahi nuela; oso kirolzalea izan naz beti eta oso frikia ume garaian. Asteburua heltzen zen eta ez nintzen etxetik irtetzen; telebista, irratia... kirol guztiak. Bela eta golfa solik ez nituen gustoko. Eta zaletasun hori, praktikaren bidez trebetasunera bideratu nuen. Hor konturatu nintzen ondo moldatzen nintzela borrokan, pelotan, bizikletan, frontenisean, futbolean... zaletasun handi hori garatu nahi nuela erabaki nuen, profesionalizatu. Aldi berean, ikasketen aldetik eta bestelako ekimen batzuen aldetik beste garapen bat ere izan dut; horrek aldaketa horren traumatikoa ez izatea ahalbidetu dit.  Egun askok egiten duen legez, horrenbeste urte kirolean zentratuta pasatzea ez da ona. Indar guztiak horretan ipini beharrean, indarrak banatu eta hainbat esparru garatzea hobea da. Hori pertsonontzat garrantzitsua da, gauza bat amaitzen dugunean, beste bateko ibilbidea hasita izateak eskainiko baitigu, bestela, ohitura aldaketa traumatikoa izan daitekeenaren kolpea murriztea. Noski, bestelako garapenik izan ez baldin baduzu, bat-batean 35-40 urteren bueltan zure kirolari profesional etapa amaitu egiten da eta horrekin, ordura arte ezagututako bizimodua. Berriro hasi beharra daukazu une horretan, futbola ez den edozertan, ezjakin bat baitzara. Askorentzat hori arazo handi bat da nahiz eta arrakasta edo diru asko izan. Nola amaitzen du jente horrek? Oso gaizki. Kontrolatzen zuten esparru bakarra desagertu egin baitzaie eta horrek jendartean eragiten zuen mirespena baita, are gehiago, mirespen hori gutxinaka-gutxinaka kontrako alderantza doa. Hori momentu latza izaten da eta zentzu horretan lan asko egiten ari da egun kirolariekin. Diru guztia xahututa, emozionalki apurtuta edo alkohhol zein drogetara engantxatuta ez amaitzeko lana egiten ari da.  Zuk ikasteko gogoa adierazi zenuen hasieratik eta Unibertsitatean eman zenuen izena. Ikasketekin jarraitzeko erabakia nortasunagatik izan zen. Nik kirolarekin harremana zeukan zeozer ikasi nahi nuen, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak lizentziatura egin nahi nuen, hain zuzen ere. Baina Historia hautatu zenuen... Bai, Historia egin nuen. Insitutuko azken urtea ez zen oso ona izan; selektibitatea irailean gainditu zuen, beraz, ez zidan notak eman nik nahi nuen karreran sartzeko. Kirol Magisteritza egitea pentsatu nuen orduan, baina, jada ez zegoen plazarik, ez behintzat publikoan eta nik publikoan ikasi nahi nuen. Insitutuko azken urtean Historiak nire interesa piztu zuen, horregatik erabaki nuen karrera moduan hautatzea. Behin ikasketak hasita, enpresarialesetara aldatu nintzen, beranduago, berriz ere Historiara bueltatzeko. Egun arte Historia albo batera utzita izan dut baina noizbait, proiektuak gaizki joaten bazaizkit irakasle izateko zerrendetan izena eman dezaket edo, orain adibidez, Koikili Aterpetxean ibilaldi historiko kulturalak eskainiko ditugu, beraz, gida moduan jarduteko berreskuratuko ditut ikasitakoak.  Historiaz gustatzen zaizuna zeure gertukoa ezagutzea dela esan genezake?  Noski, horrekin identifikatzen baitzara gehien. Niri eskolan historiak harrapatu ninduen aro garaikidera iritsi ginenean. Izan ere, garai kuaternarioa edo aitzin aroa oso urrun sentitzen dituzu eta esfortzu handia egin behar duzu imajinatzeko eta, batez ere, ulertzeko. Gertu ikusten duzunak liluratzen nau eta geri hori herri batean lokalizatuz gero, are gehiago.  Ikasketek disziplina eman zidaten. Eta gerora ere ikasi behar izan dut. Enpresa sortu genuenean nik ez nekien ezer ez enpresa baten sortze prozesuaz, ezta ere saltzen genuen produktuaz. Sistema parte-hartzaileak saltzen hasi ginen, oso salgai kualitatiboa. Produktua bera zer zen ikasi behar izan nuen lehenik eta behin. Gero, nola garatzen den parte-hartzea, baita, informeak egiten... Lehen bi urteak gogorrak izan ziren. Lan asko egin genuen, ez genuen kobratu, esfortzu handia egin behar izan genuen; hori bai, satisfakzio maila ere handia.  Zerk bultzatu zintuen orduan enpresa bat sortzera? Enpresa familiako kide batengatik sortu genuen. Bera oso gaixorik zegoen, orduan, berarentzako aukera bat sortu genuen; bere garapen pertsonal eta profesionala ziurtatzeko. Horregatik, enpresaren sorrerak esanahi sentimental, bital berezia dauka. Izan ere, Itzarri Consulting garapen pertsonal eta profesionala lortzeko zerbitzu bat da. Bertan, alde batetik, euskara sustatzen dugu kirolaren bitartez eta, bestalde, pertsonei euren garapenean laguntzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu.  Egun, pertsona horrek enpresan jarraitzen du lanean eta ni ikaragarri betetzen nau oso gaizki zegoen hura lagundu eta hari argitasun piskat bat eskaintzeko egindako esfortzuak; hori baino balio handiagoko gauzarik ez dago.  Eta horrela hasi zineten sistema parte-hartzaileak saltzen enpresei. Euskal Herrian, enpresagintzaren baitan, parte-hartzearen kultura ez dago oso errotua, ezta? Ez. Dauden modu parte-hartzaileak normalean aisiaren barnean edo lan bolondresei lotutako ekimenetan garatzen dira; ez hainbeste lanari dagokionean. Azken esparru horretan esporadikoa izan ohi da parte-hartzea; inolaz ez sistematikoa. Alderantziz, jerarkiak indar asko daukan bestelako sistema bat egon ohi da errotuta, jabetzak indar asko dauka eta pertsonen arteko harremanak oso piramidalak izan ohi dira. Horrelako kultura piramidal batean sustraituta oso zaila da beste eredu bat ezartzea. Modu horretan hezitutako pertsona baten baloreak beldurrean, autoritatean edo autoritarismoan errotu baitira. Nola inplementatu kontrakoa? Gaur asko hitz egiten da pertsonen inguruan, sistema parte-hartzaileen inguruen baina egituralki aldaketak dauden arren, esaterako, kooperatibak, zoritxarrez estrukturalki askotan beste enpresak moduan egituratzen dira; bere berezitasunekin baina jerarkiko. Zaila da, nire ustez, eredu parte-hartzaileak abiatzerakoan gakoa jabetza da. Jabetza sistema kapitalistaren oinarria da; jabetzak mugitzen du ekonomia, politika, sozialki ezartzen diren harremanak... Horregatik zaila da hemen jabetza horren errotuta daukagunean, sistema parte-hartzaileak ezartzea. Gu saiatzen ari gara eta apurka-apurka ibilbide bat egin dugu gure eragin esparruan; behintzat, lortu dugu parte-hartzea bezalako kontzeptu bat, edo elkartasuna garrantzitsuak izatea. Sistema parte-hartzaileak lantzeaz bat, garapen pertsonala eta profesionala era hauspotzen duzue horretarako autoezagutza baliatuta. Psikoterapiaren etiketa beltza galdu du egun coaching-ak eta modan jarri dela esan genezake, ezta? Bide batetik edo bestetik, baina autoezagutza eta autogarapena kontzeptuak gero eta gehiago entzuten dira. Modan jarri ote da pertsonok, pertsona garen heinean, zoriontasuna bilatzen dugulako etengabe? Garapen pertsonala horretarako bide bihur daiteke? Bai, guztiz ados. Aipatu duzun guztiaren nahasketa bat geratzen da. Gero, garapen pertsonalaren munduan, badago profesional talde bat horretan benetan sinesten duena eta bere balioa erakusten saiatzen dena. Gure enpresan, adibidez, izenetik adierazten dugu asmo zintzo hori: Itzarri hitzak esnatu esan nahi du bizkaieraz; bakoitzak daukn ezagutza, izaera, nortasuna eta gaitasunak esnatu ditzan lan egiten dugu. Horretarako metodo desberdinak probatzen ditugu, esaterako, coachinga edo eneagrama. Hori bai, lehenengo norberak frogatu behar du eta gero, nahiz eta pertsona guztiak ez garen berdinak, ziurrenik beste batzuei ere ondo etor dakieke zuk baliatutako metodoa.  Bestalde, badaude, garapen pertsonal edo coaching etiketen azpian dirua ikusita, negozioa egiteko aprobetxatzen dabiltzanak ere.  Horrek ez dute autoezagutzaren edo garapenaren balioan sinesten. Eta, halaber, badago gai hauen inguruko interes handia daukan jende multzo bat ere. Egun, lan mundua horren latz dagoen honetan, oso prestatuta dauden pertsonak ere kalegorrian daude; gaur ikasketez gain, pertsonalidadera jotzen ere hasi delako. Guretzako garrantzitsuagoa da lan eskaintza batean langilea hautatzerakoan jarrera bat, ikasketak edo lan esperientzia baino.   Jarrera bat moldatzen gehiago kostatzen delako ezagutza bat ikasten baino? Noski eta egun horren espezializatua dago dena, jada edozein pertsonak ez duela balio. Lanpostu batek pertsona moduan exijitzen dituen gaitasunak berezkoak baldin badituzu errazagoa izango da, alde batetik, postu hori ondo betetzea eta, batez ere, enpresa eta langileari ere interesatzen zaiolako motibazioa lantzea. Horrelako kasuetan, langilea atsegin dituen gauzak egiten egongo da; gainera, lotuta badaude bere gustua, ikasketak eta izan duen esperientzia profesionala, hiruak bat etorriko dira. Pertsona horrek berez funtzionatuko du proiektu horretan aukera izango duelako pertsona bezala eta profesional bezala garatzeko. Era horretan, bai pertsona, bai enpresa biak aterako dira garaile; hori da eskaintzen ditugun zerbitzuekin bilatzen duguna. Hau da, enpresa batk bere hautagaien pertsonalitatea ezagutuz gero, puntu indartsuekin batera ahulak ere identifikatuko ditu... Praktika horrek ez al du bide arriskutsu bat irekitzen pertsonak manipulatzeko? Noski eta batzuek erabiltzen dute ezagutza hori manipulatzeko asmoz. Baina ezagutza aplikatzen duenak ez badauka helburu manipulatiborik, orduan, alderantziz geratzen da. Hots, enpresa batek badaki zer pertsona mota behar duen eta hautagaien pertsonalitatea ezagutzeak berak bilatzen duen horretara hurbiltzea ahalbidetuko dio. Nahiz eta informazio gehiago izan, again, hanka sartuko duzu baina gaizki aukeratzeko probabilitate guxtiago izango duzu; informazioa boterea da egun.  Pentsatu une batez, bizitzan lortuko bagenuatsegin dugun gauza bat ogibide bihurtzea eta lan egitea gurea den enpresa batean (edo beste batena izan arren pertsona zein profesional moduan garatzeko aukera ematen dizun enpresa batean), hori ordutegi eta soldata bat baino garrantzitsuagoa dela uste dut. Zoritxarrez gazte eta hain gazte askok ordutegi bat, soldata bat eta konpromezu gutxi hautatzen dute, again horrek zoriontsu egiten ditu, nik zalantzan jartzen dot.  Lanean, egunero, ordu asko egiten ditugu eta, bizitzan zehar, urte asko; betetzen al gaitu daukagun lanak? Gustoko ez duzun lan bat egiten duzunean hile amaierako soldataren truke, zure balioa ekonomikoa da; non geratzen da garapen pertsonala? Garapen profesionala? Hori mugatuta izango duzu. Badago jende bat, noski, garapen hori beste esparru batzuetan lantzen duena, adiidez, aisian. Baina barneratu behar dugu lanean ere aurki dezakegula hori, zergatik ez gustko duguna ogibide bihurtu? Ba al da hori baino asebetetze handiagorik? Koikili Lertxundik lortu du asebetetze hori? Ni beteta sentitzen naiz. Esfortzu asko egin dut baina horrek ematen dit niri aurrera jarraitzeko, helburu berriak jartzeko, bide berriak arakatzeko... erregaia. Iraganak ekarri nau naizena izatera baina ni ez nago atzera begira. Zergatik? Erronka asko ditudalako aurretik. Garrantzitsua da hori bizitzan; bai helburuak izatea, bai horiei ekiteko motibatuta egotea. Orain, zorionez, denbora gehiago daukat nire buruarekin hitz egiteko eta pentsatu ohi ditut gauza asko egin ditudala, denbora gutxian saltsa askotan sartuta ibili naizela eta nire buruari esan ohi diot: Zertarako sartuko naiz ni horrenbeste istoriotan? Ezetz esaten jakin behar dut, kostatzen zait... Ez da ikasgai erreza hori... Ez, zaila da! Gero eta hobeto eramaten dut, baina kostatzen da. Bestalde, sentsazioa daukat beti, zerbait geratzen zaidala egiteke. Ez dakit zer. Baina beti nabil beste erronka baten bila, nire nortasunaren baitan dago jarrera hori. Izan ere, bihar hilko banintz, zer? Ikaragarrizko pena hartuko nuke. Nik ez dut hemendik alde egin nahi. Bizitza hau gozatu nahi dut, bete-betean bizi eta aukera dudan gauza guztiak egitera iritsi. Horixe da nire planteamendua: emozio apur bat izan dezala bizitzak.  Zure iraganeko emozio bizienetako batzuk biziko zenituen jokozelaian. Zer izan da zuretzako futbola? Alde batetik, bizimodu bat; baina horren aurretik, pasio bat. Gauza on pila bat ere ekarri dizkit, batez ere, futbola taldeko kirola izanda aukera eskaintzen du jende asko ezagutzeko. Ni adibidez, 8-9 futbol taldetan ibili naiz eta bakoitzean ia-ia 25 pertsona berri ezagutu ditut, urtero-urtero; 250 pertsona inguru hamar urtean. Eta, nola da posible horrenbeste aukera ematen dituen esparru batean horren benetako lagun gutxi egotea?  Eta Vulcano nabarmenduko nuke: bai hasiera eta orain bukaera hortxe egingo ditudalako. Eta, noski, Athleticeko urteak ere oso garrantzitsuak izan ziren. Ni Athletickekoa izan bainaiz txiki-txikitatik, hortaz, gero hori barrutik bizitzea zoragarria izan da. Urte horien barruan, Madrili irabaztea zoratzekoa izan zen, finala baino gehiago. Gozatu handia hartu genuen Madrili irabazita, izan ere, txikitatik bizi izan duzu partida horren berezitasuna eta gero, San Mamesen, protagonista izatea eta gainera, hamar urtean behin ematen diegun zaplasteko hori zuzeneko protagonista izateko aukera izatea... hori oso polita da, ez da ahaztuten.  Ea zer dira, gaur egun, zuretzako Koikili aterpetxea, Itzarri enpresak, Otxandio herria... Egun niretzako erronka handia da. Natura, kirola, pertsonak eta euskara bategin nahi ditut eta horiekiko zaletasuna dutenen elkargune bilakatzea aterpetxea. Kanpoko bisitarientzako altxorra, batez ere, Anboto eta Gorbeia artean dago, beraz, proiektu honen bidez bezeroak gure inguruaz maitemintzea lortzen baldin badugu, gu gauden modu berean, hori ikaragarria litzateke. Niretzako erronka hori da: bizimodu eredu bat martxan jartzea, lau balore horietan oinarrituta. Askotan bertakook ez dugu daukaguna baloratzen baina zuk ingurura begiratzen baduzu, hemen, Otxandion, paraje natural ederra daukagu: Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen erdian gaude, Bizkaiko bi mendi garainenen artean eta urtegia ere ondoan daukagu, hortaz, ur kirola atsegin duenarentzako ere leku ederra da. Lortzen baldin badugu guzti honetaz guk beste gozarartea ziurrenik Otxandio ere erreferentzia bihurtuko da eta bisitariek bizimodu osasuntsuarekin lotuko dute; hona datorrenean ondo egon dan sentipenarekin itzuliko da etxera, ondo pasarazi behar diegu, deskonexio sentimendua eragin eta euren egunerokoa indarrez berhartzeko energiaz bete; hori guztia lortzea zoragarria litzateke! Zorte on bide horretan! Eskerrik asko.
Imagen del escritor Leopoldo Abadia. FOTO: Archivo

Dice en su libro que ser mayor no da derecho a que uno se enrolle como las persianas ¿Cree que es un mal muy extendido entre la gente de su edad?

El mayor problema, que también es una ventaja, lo causa la experiencia. Batallitas tenemos todos. Mis nietos me llaman por teléfono y me cuentan las suyas. Lo que ocurre es que un chaval de 20 años tiene menos que un tío de 80, por el simple hecho de haber vivido menos. Contar batallitas creo que es bueno, con tal de que no des la vara a la familia o al que tiene la mala suerte de estar contigo. Pero esas leyendas familiares, que no son 100% exactas, hacen que la gente se divierta, y me parece que el viejo tiene que ser mantenedor y adornador de esas historias. Todas las cosas hechas en su justa medida son buenas, lo que no puede ser es que alguien diga “que frío hace” y empezar con que en la batalla del Ebro sí que hacía frío. Eso no le importa a nadie.

En el libro explica que tiene la responsabilidad de formarse continuamente para no caer en el error de decir cosas sin argumentar ¿Qué es lo último que ha leído que le haya hecho cambiar alguno de sus puntos de vista?

Bastantes cosas que leo me hacen cambiar el punto de vista o me hacen adquirir un punto de vista que no tenía en absoluto. Soy incapaz de leerme libros gordos de economía, por ignorancia, no por otra cosa. Me defiendo muy bien leyendo un par de periódicos diarios, y una revista americana los sábados y domingos. Con todo eso me voy haciendo una composición de lugar. Después, mis profecías no se las cuento a nadie, con lo cual si acierto muy bien y si no, mantengo el prestigio. A veces, lees una noticia y dices… “pues lo que yo pensaba la semana pasada no estaba bien, este me ha aportado otro punto de vista”. Creo que es la agilidad mental la que te mantiene… iba a decir joven, no se si joven, pero por lo menos la que te mantiene sin decir “esta es mi opinión”. La mayor parte de las cosas son opinables.

Hay otra idea que expone en su libro que me gustaría que nos explicara. Usted dice que “la globalización de la indecencia se derrota con la globalización de la decencia”.

Como la globalización de la indecencia es el resultado de millones de actos indecentes, la globalización de la decencia tiene que ser el resultado de la globalización de actos decentes, lo cual es bastante difícil. Me parece que, al final, nos tenemos que dar cuenta de que no se puede hablar en plural de la decencia o la indecencia. No se puede generalizar diciendo que todos los ricos son así o que todos los pobres son así, porque hay ricos fenomenales y ricos desastrosos, y viceversa. La indecencia que se ha extendido por el mundo no ha sido mas que el resultado de actos indecentes hechos por sinvergüenzas, nada mas.

¿Viene a decir con esto que se necesitan actos individuales para que la gente vuelva a creer en el ser humano?

Cuando me dicen hay que cambiar el sistema digo, fenomenal, ahora asegúrame que en el próximo sistema no va a haber sinvergüenzas. Si yo soy un sinvergüenza y me cambias el sistema, en tres días sabré el modo de torearlo. Por eso no creo en absoluto en los códigos éticos. Cuando un partido político dice hemos hecho un código ético, yo me parto de risa, porque el sinvergüenza que hay en ese partido seguro que piensa que ese código se lo salta en el fin de semana. Creo que no deben ir por ahí los cambios. Al final, la culpa de todo lo bueno o malo la tenemos los individuos. Las castas no existen, las castas están formadas por personas individuales.

Usted se hizo conocido con su libro La crisis ninja y su pedagógica explicación sobre la crisis económica mundial. En 2012 llegó El economista esperanzado, en el que anunciaba los primeros síntomas de salida de la crisis. Sin embargo, en pleno 2015 todavía esa recuperación es percibida como lejana por buena parte de la ciudadanía. ¿Qué análisis haría a día de hoy?

Me gustan los datos que indican que vamos a crecer un 2%. Prefiero que digan eso a que digan que no vamos a crecer, pero no me olvido de todas las personas que están sin empleo. Así todo, me parece que estamos en el buen camino. Soy totalmente partidario de la austeridad, porque creo que hay que ser austeros en el sentido de gastar con la cabeza. Pero tiene que ser austeridad combinada con el crecimiento y el crecimiento viene de la mano de los bancos y los bancos han hecho el idiota y no han cumplido.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here