“Staying Alive” antzezlana Bilboko Alhondigan

0
170
ARGAZKIA: Rubén Villanueva.
ARGAZKIA: Rubén Villanueva.

 

ARGAZKIA: Rubén Villanueva.
ARGAZKIA: Rubén Villanueva.

BBN ERREDAKZIOA

Denbora baizik ez zen behar Matarile Teatrok gehienbat dantzaren mundutik heldutako antzezleen multzoa bil zezan. Kasu honetan, hiru emakume: Mónica García, Rut Balbís eta Nuria Sotelo, dantzari-antzezleak, eta, haiekin batera, Ana Vallés, hala agertokian nola zuzentze-lanetan.

Lanaren abiaburua izenburuak berak duen esanahia da: bizirik gaude, bizirik jarraitzen dugu. Denik eta Europarik txarrenean. Beldurra gorabehera, Europan, gehienbat hegoaldeko biztanleek dugun beldur lauso hori egon arren. Begi aurrean duguna ikustea zein zaila den aintzat hartuta, munduan betetzen dugun tokia zein den aztertu behar dugu. Staying Alive lana espazio guztietara egokitzen da; aurrez pentsatuta dago ikusleek kutxa eszenikoa konpainiarekin parteka dezaten.

Antzezlana arratsaldeko 20.00etan hasiko da Bilboko Alhondigan. Sarreren prezioa: 20 euro edo 8 euro Alhondigako txartela dutenentzat.

 

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here